XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Materiala Harbela, idatzizko fitxa.

2.2.3. Ahozko kontaketa sendotu: a) goraka eta beheraka kontatuz; b) banaka, binaka, hirunaka... kontatuz.

1. Ekintza Goruntz eta beheruntz zenbatu banaka, hirunaka eta abar...

Lan Maila Ahozko adierazpena.

2. Ekintza Hamarnaka goruntz eta beheruntz kontatu (hogeinaka ere egin ikasle bakoitzaren gaitasunaren arabera eta beti, materiala eskuztatu ondoren).

Lan Maila Ahozko adierazpena.

3. Ekintza Zenbaki baten aurreko eta ondorengoa azkartasunez esan eta idatzi; berdin egin hamarreko bat gehituz ala kenduz.

Lan Maila Ahozko adierazpena.

4. Ekintza Ikasle batek idatzi eta gordetako zenbaki bat armatu beste bat baino haundiagoa ala txikiagoa den galdetuz.

Galdera gutxien behar dituena da irabazlea eta ondoren berak jarriko du zenbakia (Ikasleak ezagutzen dituen mugen arteko zenbaki bat aukeratzen da).

Lan Maila Ahozko adierazpena.

2.2.4. Bosteko eta biko oinarriak ezagutu.

1. Ekintza Multzo bat zenbatu bosteko oinarrian unitateak erabiliz, unitate naturalak erabili, eskua, durua eta hogeitabosteko txanponak, (lehen mailako unitate bezala); adibidez, multzoak hamairu elementu badu, 2 esku eta 3 behatzen bidez adierazi...; hogeitamabi badu, hogeitabosteko txanpon bat, bosteko bat, eta bateko bi...

Lan Maila Manipulazioa, ahozko adierazpena eta adierazpen idatzia.

Materiala Eskutako behatzak pezeta, bosteko eta hogeitabosteko txanponak.

2. Ekintza Txanpon-kopuru bat emanik bere baliokidea pezetatan bilatu; esku eta behatzen kopuru bat emanik bere baliokidea behatzetan bilatu.

Lan Maila Manipulazioa, ahozko adierazpena eta adierazpen idatzia.

Materiala Eskutako behatzak txanponak.

3. Ekintza Zenbakien arteko erlazioa landu, adibidez: hamarreko bat berdin bi bosteko da eta abar.

Lan Maila Manipulazioa, ahozko adierazpena eta adierazpen idatzia.